XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAZETARIA: Zer egingo duzu zure lehenengo lan egunean?.

FLYWHEEL: Lo kuluska bat egingo dudala uste dut (ASTOLFI eta RAVELLI jesarri egiten dira) Zuek ere egin dezakezue, kargurik eskuratu nahi ez baduzue....

KAZETARIA: Ze kargu emango diezu zure laguntzaileei?.

FLYWHEEL: Hemen duzue Astolfi, zintzoa eta maltzurra, ausarta eta beldurtia, altuegia bajua izateko, tentela ematen du eta susmo guztiak konfirmatzen ditu, usaimena, ehizatxakurrarena du, eta gainontzeko kualitateak ere txakurrarenak direla esan daiteke.

Astolfi, kanpo arazoetarako ministro izendatzen zaitut, tori hau (Banda bat ipintzen dio) Besarkada bat, lagun.

(ASTOLFI, negarrez, listin orri bat hartzen du sikatzeko).

Eh, kontuz! Hori zure aberriaren telefono listina da, errespetu handiago! Zure kargua ohorez betetzea zin dagizu?.

KAZETARIA: Eta Ravellik ze kargu hartuko du? RAVELLI: Hori, nik zer?.

FLYWHEEL: Ez dakit hortik zerbait izango dudan... Ea ba... (Kromoak atereaz) Zapatari, berunkari, botikari, kantari, sermolari, arraunlari, salatari, igerilari, andramari....

RAVELLI: (RAVELLI guztietan badaukat esaten aritu da) Zer da hori? FLYWHEEL: Barne ministroa.

RAVELLI: Hori ez daukat! FLYWHEEL: Ez dakit ba, horretarako gauza izango zaren.